XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HEZKUNTZ SISTEMA ETA IRAKASKUNTZ ARLOKO TRANSFERENTZIAK 1. Hezkuntz Sistema Kapitulu honetan ematen den informazio estatistikoa, Estatuan 1986/87 ikasturtean indarrean egon den hezkuntz sistemari dagokio.

Hezkuntz sistema arautzen duten bi xedapen nagusiak honako hauek dira: 1970eko Abuztuaren 4eko Hezkuntzaren eta Hezkuntz Erreformaren Finantzaketarako Lege Orokorra, eta urte bereko Abuztuaren 22koa, aipatutako legean erabakitako Hezkuntz Erreforma aplikatu ahal izateko behar den egutegiari buruzkoa.

Bi xedapen hauen arabera, hezkuntz sistema ondoko mailaotan sailkatua geratzen da: Eskolaurreko Hezkuntza, Oinarrizko Hezkuntza Orokorra, Batxilergoa, Unibertsitate-Hezkuntza eta Lanbide-Heziketan, Helduen Hezkuntza Iraunkorraz eta Hezkuntza Bereziaz gain.

Irakaskuntza Ertainetako ikastetxe arruntetako plan eta programa berriak esperimentatzeko baimena ematen duen 1983ko irailaren 30eko Ministraritza-Aginduak osatzen du legearen aldetiko koadro hau, Irakaskuntza Ertainen Erreformaren garapenarekin.

Era berean, aipatu ikasturteetan mantentzen dira seinalatutako hezkuntz mailetan integratuak ez dauden irakaskuntza desberdinak ere, hala nola: Musika, Hizkuntzak, Graduatu Sozialak, etab.

Hezkuntz sistema osatzen duten maila eta irakaskuntz motak deskribatzen dira ondoren, laburki.

Eskolaurreko Hezkuntza Borondatezkoa da, bost urte arte ematen da eta 2 etapatan zatitzen: Haur-Lorategietan, bi edo hiru urteko umeentzat, eta Parbuloen Eskoletan, lau eta bost urteko umeentzat, ematen direnetan alegia.